Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : liburu

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:35
    Data / Date : 15/01/19
    Hitzen kolore ezkutuak eta argazkien poesia bateratzen direlarik … (Itxaro Borda)

    Itxaro Borda poeta eta idazleak baditu hainbat interesgune amankomunak argazkilaria den Séverine Dabadierekin : Rimbaud, argazkigintza eta Euskal Herriaren arima besteak beste. Elkarlanean aritu izan dira « Poema bat da Herri hau, Ce Pays est un poème » liburua argitaratzeko.
    Itxarok hitzen kolore ezkutuak eta argazkien poesia bateratu dituztela erraiten dauku …
    Xehetasunak : http://www.severinedabadie.com/fr/accueil.html
    Musika : Maurice Ravel
    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 15:27
    Data / Date : 8/01/19
    Xaho, kartesianismo gaizkiulertuaren kontrako antidotoa !

    Asisko Urmeneta irudiegileak bide iniziatiko bat bezala bizi izan du bere azken lana : « AztiHitza » deitzen den album berri honetan Agosti Xaho, xiberotar idazle eta aintzindaria,  1834 eta 2018 urteen arteko bidai luze batetan irudikatu du …
    Asiskorendako, Xaho kartesianismo gaizkiulertuaren kontrako antidotoa da !
    Musika : Glenn Gould « Bachs Toccatas »
    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:26
    Data / Date : 7/01/19
    Kultur Kuboa : Poema bat da Herri hau (Itxaro Borda) + Soinuaren alde izkutua Paxkalekin...

    Aste honetako (eta aurtengo lehen) Kultur Kuboan :

    -Itxaro Borda idazleak eta Severine Dabadie argazkilariak liburu bat plazaratzen dute beren bi arteak uztartuz. « Poema bat da herri hau » liburua idazlearekin aipatzeko parada izan dugu...

    -Soinuaren mundu berezian sartzeko aukera izan dugu Paxkal Etxepare soinu teknikalariarekin. Ez sekulan guttitu teknikalari baten lanaren garrantzia...

     

    Musika : Anderson.Paak & The Free Nationals « Come Down »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:46
    Data / Date : 26/12/18
    Editore baten lan ezkutua … (Pello Elzaburu, Pamiela)

    2018ko Durangoko Azokan ibiltzeko aukera izan dugu eta zernahi kultur eragilerekin mintzatzeko parada, horien artean Pamiela argitaletxeko Pello Elzaburu...
    Editorearen lan ezkutua zein den salatu dauku Pellok ...
    Musika : De Phazz
    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:43
    Data / Date : 19/12/18
    Iñaki ZADinista bilakatu ote da ?

    Iñaki Etxeleku kazetari ta idazleak berrikitan plazaratu du Notre Dames des Landes-ko ZADan bildutako elgarrizketak uztartzen dituen liburu bat (izenburua : « ZAD, askatasunaren eremua », Txalaparta eta Gatuzain argitaletxeak).
    Iñakik ZAD nola definitzen duen eta liburuan zer aurkitzen den azaltzen dauku ...
    Musika : Cristobal Tapia De Veer « Utopia 2 »
    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:50
    Data / Date : 17/12/18
    Kultur Kuboa : Etorkinek orain baDiakite... + Asiskok Xahoren bidaia egin du...

     

    Aste honetako (eta aurtengo aken) Kultur Kuboan :

    -Elkartasunez Baionatik pasatzen diren, etorkinekin, Diakite kolektiboa sortu da. Maite Etcheverryk, elkartasunaz gain sortzen den trukaketa kulturala azpimarratzen du

    - Asisko Urmeneta irudiegileak Agosti Xahoren bizitzan zentratutako « AztiHItza » liburu BioGrafiko bat plazaratu du, aukera bikaina berriz ere Asiskorekin eleketan gozatzeko...

     

    Musika : The Doors « People are strange », Julie Byrne « Sleepwalker »

     

    Jatorria : Radiokultura

     

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 52:49
    Data / Date : 10/12/18
    Kultur Kuboa : Iñaki ZADinista bilakatu ote da ? + Pamela ez zen Durangoan, Pamiela aldiz bai...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Iñaki Etxeleku kazetari ta idazleak berrikitan plazaratu du Notre Dames des Landes-ko ZADan bildutako elgarrizketak uztartzen dituen liburu bat...

    -2018ko Durangoko Azokan ibiltzeko aukera izan dugu eta zernahi kultur eragilerekin mintzatzeko parada, horien artean Pamiela argitaletxeko Pello Elzaburu...

     

    Musika : Kraftwerk « Radioactivity », Esker 1000 « Euskal Rock’n Roll »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 55:36
    Data / Date : 19/11/18
    Kultur Kuboa : Euskarazko ekoizpenak Zinegin festibalean + Gure zuhaitza guztiak liburu batetan ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :
    - Euskarazko zinema eta dokumental ekoizpenak hitzordu berezi bat badute Ipar Euskal Herrian « Zinegin » festibalaren bitartez. Joana Duhalde, Hazparneko Eihartzea kultur elkartearen kideak, hitzordu honen antolatzeko nola egiten duten salatzen dauku ...
    - Hemen elkarteak « Zuhaitzak Euskal Herrian » liburu didaktikoa plazaratu du. Jean Louis Harignordoki, elkarteko kideak, lurraldearendako zuhaitzak duten garrantziaz aritu zauku ...
    Musika : L. Van Beethoven « Moonlight Sonata op 27  2 Mov 3 » ( pianojolea : Valentina Lisitsar),  Antony Vincent « Bohemian Rhapsody » (System Of A Down estiloan) eta  Mikel Urdangarin « Wonderfull life ».
    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07:18
    Data / Date : 29/05/18
    Jendearen oroimena hari bat bezalakoa da

    Agustin Errotabeherek Jean Errekarti buruzko liburu bat atera du Elkar argitaletxearekin; « Jean Errekart : la grande mutation » deitua. Bertzeak bertze, Errekartek Amikuzeko herrian ukan eragina aztertu du Agustinek.

    Erreportai honetan, Agustinek Errekart deskubriaraziko dauku.

     

    Musika : Birkit

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10:52
    Data / Date : 22/03/18
    Gerezi mingotsak edo zer gutxi aldatu den gizartea 3 mendetan ... (Elena Fernandez)

    1712. urtean eraso sexual baten ondorioz, neska gazte bat hilik aurkitua izan zen Barakaldoko auzo batean. Egiazko ixtoria hori kasualki ezagutu zuelarik, Elena Fernandez idazle bizkaitarrak, eleberri baten idaztea erabaki zuela erraiten dauku ...

     

    Musika : Air « La femme d’argent ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:15
    Data / Date : 6/03/18
    Goierriko baserri euskaldun baten izan zen Janis Joplin … (Uxue Alberdi)

    Uxue Alberdi idazle gipuzkoarrak « Janis Joplin » nobelan 80 hamarkadan murgildu dela aitortu dauku. Identitate berrasmatze bati buruzko ixtorioa hau aurkezten dauku Uxuek.

     

    Musika :  Cocorosie « La maison de mon rêve ».

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:04
    Data / Date : 26/02/18
    Kultur Kuboa : Bob Marley Xiberuan + Janis Joplin Gipuzkoan ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Xiberoots taldeko Jon Etxekopar eta Niko Guiressek « Maule Muffin » deitu duten azken diska aurkezten daukute … 

    - Uxue Alberdi idazle gipuzkoarrak « Janis Joplin » liburua idazteko 80 hamarkadan murgildu dela aitortu dauku ...

    Musika :   David Bowie « Blue Jean », Aerolineas Federales « Non todo é o que parece » eta  Falta « Aita ».

    Jatorria : Radiokultura

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 15:28
    Data / Date : 22/02/18
    Allandek ontsa begiratu du Matalazaren azpian

    Allande Etxart ez zen sobera ados liburuetan idurikatzen den Xiberuarekilan. Matalazen garaiko dokumentuak ikertu eta, orduko gertaeretan oinarritu fikzio liburua argitaratu berri du : « Matalaz ez balitz zaldiz agertü ». Ber edizioan hatzemaiten da ere Allandek berak frantsesera egin itzulpena, « Si Matalaz ne s'était pas montré à cheval ».

     

    Elkarrizketa honetan, Allandek liburua idazteko prozesua zein izan den aipatzen dauku.

     

    Musika : Euphoria

    Jatorria : Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 16:30
    Data / Date : 14/12/17
    Zer zor zioten Willis Drummondekoek Joniri ?

    Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo kantari baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean bere kanta batzuk deskubriarazi.

     

    Entzun : Jurgi Ekiza, Willis Drummond taldeko abeslari eta gitarristak, kondatzen dauku zer zor zioten Willis Drummondekoek Jon Iraundegi argazkilariari ? (Jon Iraundegi « Willis Drummond » izeneko argazki-liburuaren sortzailea da)

     

    Jatorria: Radiokultura

  • Mintzaldia / Conférence
    Euskara
    Iraupena / Durée :
    Data / Date : 22/11/17
    Harkaitz Canoren « Ridikulum Vitae » … berak kondaturik !

    Harkaitz Cano gaurko euskal literaturako idazle ospetsuenetarik bat bilakatu da. Anitz hizkuntzetan irakur daitezke bere liburuak. Baionako mediatekan eskeinitako solasaldian Harkaitzek bere « Ridikulum Vitae » aipatu dauku (hastapenetako ametsetatik gaurko errealitateararte).

     

    Musika : Serge Gainsbourg

    Jatorria : Radiokultura

    • Parte 1 : Hemingway ala Indiana Jones ...
            
    • Parte 2 : Telebistaren tortura edota itzulpenaren Hara Kiria
            
    • Parte 3 : Perlak zabortegian
            
    • Parte 4 : Komikiak eta askatasuna
            
    • Parte 5 : Imanol eta nire izeba
            
  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 15:20
    Data / Date : 18/05/17
    Anaren amets-bidaiak deskubriarazten dizkigu Maddik ...

    Ixtoria berezia eta misteriotsua idatzi du Maddi Zubeldiak « Deserria haurtzaro » eleberrian (iparluma - elkar). Nahiz eta fikziozko istorioa izan, frankismo garaiko pasarteak bai eta autobiografia parte bat nahasten dira Maddiren lehen eleberri honetan.

    Kantugintzatik (H-Eden taldearekin) eleberriak idazterat nola animatu den kondatu dauku Maddik ...

    Musika : Maddi Zubeldia « Intimitartean » diska (2015).

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:51
    Data / Date : 18/04/17
    Kultur Kuboa : Sarako idazleen Biltzarreko lerroen artean ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Zenbat liburu irakurtzen ditu Henri Errandoneak ? (Sarako idazleen Biltzarraren antolakuntza arduraduna)

    - Hirugarren errepublikaren garaietarat eraman gaitu Pantxo Etchandy ixtorialari eta idazleak.

    - Iruñatik etorri den irakurle eta liburuzale amorratua den Asunek, Saran aurkitzen duen giroaz aritu zauku.

    - Euskal gazteriaren ixtoria ere izen eta abizenak dituzte (Bixente Vrignon kazetari eta idazlea) 

     

    Musika : Aixa « Soinu txikia », Fran Lasuen « Habanera danzon » eta Goazen « Gabak zerueri begire ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 52:48
    Data / Date : 27/02/17
    Kultur Kuboa : FaltA kolektiboa eta Izarren Hautsa ipuin liburua ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -FaltA kolektibo berriaren kantu progresiboak aurkeztu dizkigu Beñadin Lohiaguek.

    -Ixabel Millet-ek eta Maddi Irazokik « Izarren hautsa » haurrendako ipuin liburua sortu dute.

     

    Musika : Bruce Springsteen «  Growin up », Fran Lasuen «Por morrer uma Andorhina »,  eta Hertzainak « Esaiok »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07:41
    Data / Date : 23/02/17
    Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ... (Mikel Soto, Txalaparta 2/2)

    Berezitasunak maite dituen herri honetan abangoardia bermatuta ikusten du Mikel Sotok. Bere kezka beste norabidean doa. Hain zuzen ere, irakurle gazteak euskal literatura hurbilaraztea du helburu. Horretarako « homologaziorako » urratsak botatzen ditu faltan. Erosotasun eremutik alde eginez munduan gertatzen diren fenomenoei -edota ohitura berriei- so egitea beharrezko jotzen du nafar argitaletxearen editoreak.

    Entzun :  Mikel Soto bigarren partea (2/2) : Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ... 

    Musika : The Smiths

    Jatorria : Radiokultura.

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:30
    Data / Date : 15/02/17
    Animali estrabiko baten aitormena (Mikel Soto, Txalaparta 1/2)

    Editorea animali estrabiko gisa irudikatzen duen definizioarekin bat dator Mikel Soto. Begi bat artean jarrita eta bestea ditu kontuetan. Durangoko Azokari begira eginiko apostuen bilduma egin digu Txalaparta argitaletxaren editoreak. Kontent da orohar iaz eginiko parioekin nahiz eta antzerkia edo komikia argitaratzea, oraindik ere, gure herrian hautua ausarta dela aitortu. Hasi berria den urteari begira uzta polita iragarri digu.

    Entzun :  Mikel Soto lehen partea (1/2) : Animali estrabiko baten aitormena

    Musika : The Smiths

    Jatorria : Radiokultura.