Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : kultur

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 50:02
    Data / Date : 14/01/19
    Kultur Kuboa : Lisabören ateak berriz ideki dira + Atharratze bizirik Prefosta !

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -Lisabö Irungo talde famatua berriz hor dugu lan berri batekin, zale ainitzen poza berriro piztuz. « Txap » gitarista eta kantariarekin mintzatu gira itzultze prozesu hortaz…

    -Atharratzeko Prefosta elkarteak Aguxti Xahoren etxea biziaraztea erabaki du, kidea den Joana Hoquik erraiten daukun bezala...

     

    Musika : Nekfeu « Avant tu riais », David Fray « Chopin, Nocturne OP.48 No 1 », Big Brother And The Holding Company « Heartache People »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07:34
    Data / Date : 9/01/19
    Zein da antzerkilaria eta laborariaren arteko lotura ? (Txomin Heguy)

    Antzerkigintza profesionala utzi eta erretretan sartu da Txomin Heguy antzerkilari ezaguna. Hala ere, euskal kultura urbiletik segitu eta, ahal duelarik, laguntzeko prest dagoela aitorzen dauku. Laborariak bezala kultureragileak ez dutela aktibitatea guztiz baztertzen salatzen dauku Txominek ...
    Musika :  « Mozart eta bere gutunezko harremanak » ikuskizuneko musika, Iparraldeko orkestrak emanik (Marina Beheretcheren bibolinjolearen gidaritzapean)
    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:26
    Data / Date : 7/01/19
    Kultur Kuboa : Poema bat da Herri hau (Itxaro Borda) + Soinuaren alde izkutua Paxkalekin...

    Aste honetako (eta aurtengo lehen) Kultur Kuboan :

    -Itxaro Borda idazleak eta Severine Dabadie argazkilariak liburu bat plazaratzen dute beren bi arteak uztartuz. « Poema bat da herri hau » liburua idazlearekin aipatzeko parada izan dugu...

    -Soinuaren mundu berezian sartzeko aukera izan dugu Paxkal Etxepare soinu teknikalariarekin. Ez sekulan guttitu teknikalari baten lanaren garrantzia...

     

    Musika : Anderson.Paak & The Free Nationals « Come Down »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 52:49
    Data / Date : 10/12/18
    Kultur Kuboa : Iñaki ZADinista bilakatu ote da ? + Pamela ez zen Durangoan, Pamiela aldiz bai...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Iñaki Etxeleku kazetari ta idazleak berrikitan plazaratu du Notre Dames des Landes-ko ZADan bildutako elgarrizketak uztartzen dituen liburu bat...

    -2018ko Durangoko Azokan ibiltzeko aukera izan dugu eta zernahi kultur eragilerekin mintzatzeko parada, horien artean Pamiela argitaletxeko Pello Elzaburu...

     

    Musika : Kraftwerk « Radioactivity », Esker 1000 « Euskal Rock’n Roll »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 11:45
    Data / Date : 4/12/18
    Nun da euskara hoberena ? (Angelun ere euskaraz eta gaskoinez !)

    Angelun Euskara eta Euskal kultura sustatzeko asmoarekin, euskalzale talde batek elkarte bat sortu eta lokal baten bilatzea ekin zioten. Herriko etxeak gaskoinari tokia eman nahian ere, etxe baten partekatzea proposatu zieten bi taldeeri. Guilen Zaldunbide, Manex Goyhenetche kultur etxeko lehendakariak, gaskoina eta euskara mintzatu eta lagundu behar direla erraiten dauku ...
    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 54:24
    Data / Date : 3/12/18
    Kultur Kuboa : Mozarten gutun ezezagunak + Lezoren memoria ez da egun bateko lorea izanen

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -Iparraldeko orkestrak Mozart musikaegilearen gutunen irakurketa musikatu bat sortu du. Marina Beheretche musikaria eta Txomin Heguy antzerkilariarekin mintzatzeko parada ukan dugu...

    -Josu Martinezen « Jainkoak ez dit barkatzen » filmatik abiatuz, « Lezoren azken bidaia » transmedia ekoizpena sortu da, Lezo Urreiztietaren memoria ahal bezain bat hedatzeko.

     

    Musika : Talking Heads « Psycho killer », Willis Drummond « Ate ttipia ».

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 54:59
    Data / Date : 26/11/18
    Kultur Kuboa : « Üda batez » neguan dantzan + Angelun ere Euskaraz

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -Üda batez, xiberoko Kompany Beritza danza konpaniniak ekoiztutako azken ikusgarriaz mintzatu gira hortan dantzari den Ibai Capot Thornaryrekin...

    -Angelun Euskara eta Euskal kultura sustatzea lortu dutela erraiten dauku Guilen Zaldunbide Manex Goyhenetche kultur etxeko lehendakariak...

     

    Musika : Dire Straits « Private Investigations », Oihaneko zühainetan « Oihaneko zühainetan », Don Inorrez « Brunch in the lodge »


    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 55:36
    Data / Date : 19/11/18
    Kultur Kuboa : Euskarazko ekoizpenak Zinegin festibalean + Gure zuhaitza guztiak liburu batetan ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :
    - Euskarazko zinema eta dokumental ekoizpenak hitzordu berezi bat badute Ipar Euskal Herrian « Zinegin » festibalaren bitartez. Joana Duhalde, Hazparneko Eihartzea kultur elkartearen kideak, hitzordu honen antolatzeko nola egiten duten salatzen dauku ...
    - Hemen elkarteak « Zuhaitzak Euskal Herrian » liburu didaktikoa plazaratu du. Jean Louis Harignordoki, elkarteko kideak, lurraldearendako zuhaitzak duten garrantziaz aritu zauku ...
    Musika : L. Van Beethoven « Moonlight Sonata op 27  2 Mov 3 » ( pianojolea : Valentina Lisitsar),  Antony Vincent « Bohemian Rhapsody » (System Of A Down estiloan) eta  Mikel Urdangarin « Wonderfull life ».
    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:00
    Data / Date : 5/11/18
    Kultur Kuboa : Gaurko sasoi likidoaz Txuma Murugarrenekin + Zurgintzaz Yoann Peryrekin

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -Txuma Murugarren kantari eta musikaria zuzenenan gurekin ginuen estudioan, parada bikaina gaurko sasoin likidoak aztertzeko...

    -Yoann Pery zurginak azaltzen digu nola maitemindu zen egurraz bere aitaxitren atelieran...

     

    Musika : Art Tatum « Tea for Two », Txuma Murugarren « Egun mixerablia » « Marmokak eta izarrak », Paco Ibañez « Lo que puede el dinero »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 54:02
    Data / Date : 29/10/18
    Kultur Kuboa : Belgikan ere euskaraz + Biarnoko haur literatura euskaratua

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -AEK-k Urepelen antolatutako barnategi batean, Paul eta Anne-Lise belgikar aita-alabak hilabete batez euskara mintzatzeko gaitasuna jorratu dute...

    -Haurrendako liburu eskaintza berri baten nahiarekin, Elkar argitaletxeak Biarnorat egin du bidaia...

     

    Musika : M « Bonobo », Big Daddy Kane « Smooth operator »


    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:01
    Data / Date : 15/10/18
    Kultur Kuboa : Itziarek « Gure oroitzapenak » irudikatu digu + Nolakoa da gaurko musika erakaskuntza ? (Soinubila)

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Argazkigintzatik, filmen errealizaziorat pasatu da Itziar Leemans senpertarra. Gure oroitzapenak fikzioan nola parte hartu duen kondatzen gaitu...

    -Marie Bidart, Hazparneko Soinubila musika eskolaz aritu zauku, eta orokorkiago musikaren erakaskuntzaz gaurregun...

     

    Musika : Bill Conti « Rocky », Christian Scott « Jihad Joe », Mixel Ducau,Jurgi Ekiza « Aitarik ez dut »

     

    Jatorria : Radiokultura

     

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:18
    Data / Date : 8/10/18
    Kultur Kuboa : Izartxo 50 urte, Kabalkada + Zuberotik Limousinerat Maikarekin ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Ustaritzeko Errobiko Kaskarotak taldearen 50 urteurrena ospatzeko « Izartxo Kabalkada » antolatu dute. Idoia Laval Ibarbourek dena azaltzen digu  ...

    -« Hebenko eta Hanko » proiektuak Euskal Herriko eta kanpoko artisten arteko trukaketa du helburu. 2018rako Limousingo poesia okzitandarra baliatu nahi izan dute Maika Etxekopar eta bere kideek ...

    Musika : Meredith Hunter « Nad osudem » eta Bigflo Oli « Je Suis ».

     

    Jatorria : Radiokultura

     

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 52:08
    Data / Date : 1/10/18
    Kultur Kuboa : EHZ, utopia bizitzeko tokia Hegoarentzat + Iñaki Perurenarekin harri eta irri ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :
    - Hegoak EHZ festibalaren etorkizunari buruzko gogoeta lan taldean sartu da. Zer nolako festibala aurreikusten du azaltzen dauku ...
    - Leitza eta Lekunberri artean den Peru Harri baserrian atxeman dugu Iñaki Perurena. Harrien artean ongi bizi dela erraiten dauku ...
    Musika : Vladimir Horowitz « Etincelles » (Moszkowski), Halie Loren « Sunny Afternoon » eta Antonia Font « Clint Eastwood ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:23
    Data / Date : 25/06/18
    Kultur Kuboa : Juani, Berako arotza + Imanol Ubeda Don Inorrez da orain ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

     

    - 14 urterekin hasi zen Juani Lanz Telletxea bere aitaren burdinolan arotz gisa. Juanik errementari baten bizia deskubriarazten dauku ...

     

    - Imanol Ubeda Tolosarrak, Don Inorrez proiektu berriaren bidez bideratu du bere ibilbide musikal oparoa. « Mugiro bila » diska deskubriaraztea etorri da...  ...

     

    Musika : Elvis Presley « CC Rider » eta Yogurinha Borova «Maite duzunarekin gozatu »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:46
    Data / Date : 18/06/18
    Kultur Kuboa : Claire, hizkuntzen interpretea + Pepu, dokumental baten Harrera onaz ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Itzulpengintzaren eta interpretazioaren unibertso ezezagunak deskubritzea proposatzen dauku Clairek ...

    - Pepu Turrillas, Harrera elkarteko kideak, euskal preso eta iheslari politiko ohien egoerari buruzko dokumental berria aurkeztu dauku ...

    Musika : Nathan Milstein « Mendelssohn Violin concerto », Mugaldekoak « Onddo bila » eta Aguxtin Alkhat « Haizeen Meneko ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:59
    Data / Date : 11/06/18
    Kultur Kuboa : Oihal denda barnetik zuzenean (Hazparneko Sorbidean festibala) ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    Emankizun hau oihal denda erraldoi eta berezi batetan grabatu dugu, Hazparnen, « Sorbidean » festibalaren karietarat (La Fabrique Affamée konpainiak antolaturik). Hiru gonbidatu izan ditugu :

    - Joana Pochelu (festibalaren laguntzailea), Francesca Romana di Nicola (harpajole italiarra) eta Thomas Loyhato (Hazpandar artista) ...

    Musika : The Living Legends « Trojan Horse », Saioa « Aparra », Francesca Romana di Nicola «Zu bakarrik» eta Fusible « Temp ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:59
    Data / Date : 4/06/18
    Kultur Kuboa : Bastidan Larrazkenetik Primaderarat batbatean + Nagore, Amezketako artista Baionan erakasle ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Bastidako Clarenza elkarteko Maite Garrak « Primaderan » hitzordu berria aurkezten dauku ...

    - Baionako Arte Eskolako erakaslea eta margolaria den Nagore Amenabarro Amezketarraren ezagutza egitea proposatzen dautzuegu ...

     

    Musika : Mes Aïeux « Train De Vie (Le Surcheval) », Máddji « Dobbelis » eta «Peaceful Peas « Little bird ».

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 15:49
    Data / Date : 31/05/18
    Zu ere eusklabo alaia ote?

    « Eusklabo alaiak » eleberri grafikoa argitaratu berria du Asiskok Herrima Kultur Elkartearekin. Parodia politikoa baliatzen du euskaldunon egoeraz duen ikuspundua emateko, « Ostiral » eta « Errobinson » pertsonaia nagusitzat hartuz.

     

    Elkarrizketa honetan, lan hau egitera zerk pusatu duen azaltzen dauku Asiskok.

     

    Musika : Betiko trikitixa - Auntxa ta Boni, Zumarragako trikitixa,_Martin eta Egañazpi, Tapia eta Leturia

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 50:33
    Data / Date : 28/05/18
    Kultur Kuboa : Belako Zaldüna pastorala + Gastibeltza, euskarazko zinema sustatzeko ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Belako Zaldünari buruz izanen da aurtengo pastorala (Mauleko herriak egina). Jean Bordaxar pastoralaren idazlearekin solastatzeko parada izan dugu ...

    -  Katti Pochelu Hazpandar zinemazaleak Gastibeltza ekoizpen eta banaketa etxe berria aurkezten dauku ...

    Musika : Pink Floyd « Brain Damage  Eclipse », Lhi Jari « Au Pople Nostre (Frédéric Mistral)» eta Manez eta Kobreak « Xarpota ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 52:30
    Data / Date : 21/05/18
    Kultur Kuboa : Txirularatik Txisturat + Euskara Frantses iraultzan ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Filipe Lesgougues, Herri Soinu elkartearen lehendakariak, Txistua Ipar Euskal Herrirat noiz eta nola ailegatu zen kondatzen dauku ...

    - Frantses iraultza garaian hartu ziren politika linguistikoei buruzko ikerlana argitaratu berri du Egoitz Urrutikoetxeak .…

     

    Musika : FaltA « Izan», Bredelers « Mamema » eta Maria Arnal i Marcel Bagés « Tú Que Vienes a Rondarme ».

     

    Jatorria : Radiokultura